Category: Zarautz

  • Ihauteriak 2016 Zarauzko Haize-orratz gaztelekuan

    Ihauteriak 2016 Zarauzko Haize-orratz gaztelekuan

    Otsailak 6an , Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuak inauteri festa antolatu genuen.

    Arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak bitartean bi DJ gazteek (DJ Javi eta DJ Davila) animaturiko mozorro festa egin genuen.

    Mozorro lehiaketan “Dinamikoa” kategorian lau taldek parte hartu zuten, “Originalean” 13 taldek, “Taldekoan” 17 taldek eta “Gustukoenan” 12 talde. Irabazleak “Las Pitxis”, “Cisne negro”, #zoo-locura eta “Grease” izan ziren aurretik aipaturiko ordenean.

    Festan, herriko nerabeek kolorez eta algaraz beteriko giroa sortu zuten eta hauez gain eskualdeko hainbat gazte hurbildu zen.

    Orokorrean, parte hartzea handia izan zen, 300 gazte inguru gerturatu baitziren. Gaztelekuko hezitzaile lantaldeak oso balorazio positiboa egin dugu, nerabeek jai giroan murgiltzeko arazorik ez dutela argi erakutsi baitute. Zarauzko nerabeek, festetan beraien espazioa izatea ikaragarri eskertzen dutela argi dago.

    inauteri2016(1)

  • XX Aniversario KABIA Elkartea

    XX Aniversario KABIA Elkartea

    El pasado sábado 12 de diciembre celebramos la cena de fin de año. Esta ocasión tuvo un carácter  especial ya que conmemorábamos los 20 años de la creación de la entidad. Para la cita contamos con la presencia de algunas/os invitadas/os que han sido parte muy importante en la vida de la Asociación.
    (more…)

  • Haize-orratz gaztelekua Gasteizen

    Haize-orratz gaztelekua Gasteizen

    Igandean 43 gazterekin joan ginen Buesa Arenara Baskonia jokatzen ikustera. Partidu ederra izan zen, azken unerarte emozioz betea, giro bikaina zegoen bertan eta errepikatzeko gogoarekin itzuli ginen guztiok.

    Ikusten duzuen bezala partidua amaitzean Aker agurtzera joan ahal ginen eta talde argazkia atera berarekin.

    Beste sorpresa bat ere izan genuen, baskoniako jokalari guztiek sinaturiko kamiseta zozketatu genuen autobusean eta irabazlea Urko Gahona suertatu zen, zorionak Urko!!

  • Uda Gazte 2015 Haize Orratz Zarauzko Udal gaztelekuan

    Uda Gazte 2015 Haize Orratz Zarauzko Udal gaztelekuan

    Udak askotarako eman digu; herriko festetan parte hartzeko, inguruak ezagutzeko, kirola egiteko….abentura berriak bizitzeko azken finean. Haize Orratz gaztelekuko hezitzaileok asko gozatu dugu zarauztar gazteekin batera eta indar berrituta gatoz kurtsoari aurre egitera!

    (more…)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

Cookien erabilera

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia ezin hobea izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauen onarpena ematen duzula ulertuko dugu, baita gure cookie politika-rena.

ACEPTAR
Aviso de cookies