Trebakuntza eta Praktikak

  • Esperientzia handiko Taldea

    Ibilbide luzeko eta trebakuntza eta esperientzia sakoneko profesional-talde bat daukagu KABIA Elkartean.

    Gaitasun horri esker, saioak, ikastaroak, trebakuntza-tailerrak, etab. eskaintzen ditugu, talde, elkarte eta erakundeen eskarietara egokituta, hausnarketa kolektiboa, orientazio metodologikoak eta proiektuaren ezagutza izanik gure jardunaren helburu nagusia.

  • Hitzarmenak

    KABIA Elkarteak hitzarmenak dauzka hezkuntza arloko erakundeekin, eta horiei esker Aisia eta Astialdiko, Gizarte-hezkuntzako, Bitartekaritzako… ikasleek praktiketako trebakuntza-prozesuak egiten dituzte gure artean.