Kultura arteko Bitartekaritza

  • Bitartekaritzaz

    Bitartekaritzaz hitz egiten dugunean bideak zabaltzea, zubiak eraikitzea, ez dauden lekuan loturak eratzeaz ari gara, pertsona eta taldeak elkartu daitezen eta jendeak bere buruarenganako bidea aurkitu dezan.

    Bitartekaritzaz hitz egiten dugunean, asmamena, sormena, prebentzioa, aurre hartzeko gaitasuna, zailtasunak non dauden ikusteko ahalmenaz ari gara, beren bideari ekiten dioten pertsonei laguntzeko helburuz

    Bitartekaritzaz hitz egiten dugunean, komunikaziorako esparru irekiaz ari gara, elkarrizketa delarik gatazkan dauden aldeek elkar errekonozitzeko oinarrizko tresna.

    Bitartekaritzaz hitz egiten dugunean, garapen komun baterantz jotzeko eta, parte-hartze bateratuaren bidez, komunitate desberdinak elkarrengana biltzeko formulaz ari gara.

  • Laguntzea, Elkarlanean jardutea, Indartzea

    Baliozko erreferenteak identifikatzen ditugu pertsona eta komunitate etorkinen artean.

    Kulturen arteko gatazkak konpontzen laguntzen dugu.

    Zerbitzu publikoek etorkinei eskaintzen dieten babesa eta laguntza indartzen dugu.

  • Azken batean, bai kanpotik datozenak bai kanpotik etorritakoak beren artean hartzen dituztenek egin beharreko inklusio-prozesuak optimizatzen laguntzen dugu.

  • Prozesu horren barruan, kultura arteko bitartekaritza-programa bat jorratu dugu Irunen joan deneko hamar urtean, eta Errenteriako Udalarekin ere kolaborazioak egin ditugu tarteka.