Kaleko Gizarte-hezkuntzako Interbentzioa

  • Kale-heziketako Proiektuak

    Kale-heziketako programen bidez, era askotako gorabeheren ondorioz zailtasun-egoeran edo arrisku sozialean dauden nerabeen bizi-prozesuak erraztu eta normalizatzeko tresnak eskaintzen dira.

    Kale-heziketako programen helburu nagusia nerabeen garapen-prozesuan Babesa ematea da, batetik, eta bizi-proiektu pertsonal onuragarriak eraikitzen Laguntzea, bestetik.

    Egoera zehatzen gaineko interbentzioa lehenesten badugu ere, ikuspegi komunitarioa lantzen dugu, komunitatea ere normalizaziorako baliabidea izan dadin.

    Gure interbentzioa garatzeko, hezitzailea “helduen presentzia positibo” gisa hartua izan dadila saiatzen gara.

  • Zer egiten dugu

    Nerabeak dauden lekuetan lan egiten dugu, egunero ibiltzen diren esparruetan.

    Gertuko erreferente gisa aurkezten gara, haien moduan hitz eginez, haien bizi-esperientziak partekatuz, azaltzen dituzten eskariei erantzun ahal izateko.

Badira 15 urte baino gehiago programa mota hauek garatzen hasi ginenetik, egun hauek kudeatzen jarraitzen dugu.