Zerbitzuak

Gizarte-Hezkuntzako Proiektu eta Programak

  • Pragmatismoa eta Hezkuntza-balioa dira Kabia Elkarteak eskaintzen dituen proiektu eta programen ezaugarri nabarmenenetakoak.

    Proposamen argi eta bideragarriak eraikitzen ditugu, erretorika alde batera utzita, gure hartzaileen beharretatik abiatuta betiere. Ederki dakigu zein den gure heziketaren helburua eta gure mugak ezagutzen ditugu.

    Gure proposamenak, ondo errotuta egoteaz gain, Helburu lorgarrien bidez gauzatzen dira, pertsonaren, taldearen (ekintzarako unitate sozialtzat hartuta) eta komunitatearen Parte-hartze errealaren bidez.

    Gure Hezkuntza-erlazioen gertutasunean eta bizitasunean oinarritutako interbentzioak lantzen ditugu.

  • Prozesu gisa ulertzen ditugu gure gizarte-hezkuntzako proiektuak, jakin baitakigu gure jardunak ez duela berehalako ondoriorik izango gizarte-hezkuntzaren arloan.

    Esku hartu, Bidean lagundu, Orientatu, Erreferentzia positiboak proiektatu, Entzun, Aldaketarako haziak sortu… Horixe guztia egiten dugu.

    Ongizatea sortzen eta Inklusioa bultzatzen saiatzen gara, eta gure helburu xumea gurekin diharduten pertsonen etorkizun hobetzea da, besterik ez.

    Gure asmo horietatik abiatuta, eredu horrekin bat datorren eskaera oro entzuteko prest gaude Kabia Elkartean, hura behar bezala aztertu eta azaldutako egoera zehatzera egokitutako proposamenak eskaintzeko.