Udagazte programan egindako egonaldiaren kronika nerabea

Gazte gabonetako izen emateak bukatzen ari garen honetan, egingo dugun gau bateko egonaldiak udan egindakoaren nostalgia piztu digu eta nerabeek bertan eginiko lana eta bizitako esperientzia idaztea erabaki dute jasota gera dadin. Hemen duzue eurak egindako kontakizuna:

“Uztaila haseran hasi ginen, gure udarako 3 egun onenak pasatzeko gau bela bat prestatzen,

bertan hasi zen gure esperientzia.

Gaztelekuko hezitzaileek, aukera polita eskaini ziguten, “beldur gaua” prestatzea pixkanaka-pixkanaka astean behin geratuz joan ginen guztia txukun-txukun egiteko asmoz.

Antolaketa horretan istorioa, jantziak,pertsonaiak, dekoratua eta beste hainbat elementu hartu genituen kontuan, guztia ondo ateratzeko.

IMG_20160728_001231

Gaztetxoei hauxe bera kontatu genien, eta egia esan hori entzuteaz bakarrik jada beldurturik zeuden:

Duela 30 urte, Gesala baiarako hainbat herri txikitan, gertakari arraroak gertatu ziren, gaur egun kondaira bihurtu direnak.

Garai horretan, Muzki aterpetxean gertatutakoa, notizia famatu bilakatu zen eskualde guztian. Oraindik ere zer gertatu zenaren azalpena aztertzen dabiltza….

Ohar bat besterik ez zuten topatu gertakariaren lekuan, hau zihoen:

… 1986 Uztailaren 27a da gaur, gaueko 9ak dira, eta ez nago bate eroso. Taldean etorri gara Muzkiko aterpetxera, bigarren gaua da gaurkoa, baina beldurtuta nago, atzo soinu arraroak entzun nituen beheko solairuan, baina nire lagunek nitaz paso egin zuten. Gaur gure begiraleak arraro samar dabiltza……

…. Gaueko 22:00ak dira, sotoan ezkutatu naiz nire lagunarekin, gainontzekoei zerbait gertatzen zaie baina ez dakit zer duten. Hezitzaileak ez ditutu inundik topatzen

…. Gaueko 22:06 Labe gelan argi pila bat dago, zerbait dago barruan

…..Gaueko 22:07 Miren, nire lagunik hoberrenak aurpegia oso zuria dauka eta gauza arraroak esaten ari da.

… Gaueko 22:10 Aterpetxeko argi guztiak itzali dira”

Kondairak dio, aterpetxean zeuden gazteek sorginkeria bat jaso zutela, gaueko 10etan beraien gorputzen espirituak ateratzen dira norbaitek sorginkeria kentzeko asmoz soinean dituzten amuletoak jaso eta kutxa batean gorde behar omen dira, baina gaur egun arte inor ez da ausartu guztiak biltzera….”

Oso sentsazio onarekin bukatu genuen gaua,oso pozik, berriz egiteko moduan, benetan esperientzia ona izan zen, egia da gauza batzuk beti egoten direla hobetzeko, baina, eginez ikasten da eta prest gaude hurrengo urtean ere beste zerbait antolatzeko.”

AUPA MUZKI!

Posted in:

Utzi erantzuna