Oinarriak

  • Gure balioak

    Kabia Elkarteak bere horretan eutsi die bere hastapenetan finkatutako oinarriei.

    Bizitzan zehar gure hezitzaileek irakatsi dizkiguten balioetan sinesten jarraitzen dugu, eta nahiko genukeen gizarteak izan beharko lituzkeen balioak bultzatzen ditugu.

  • Espiritu kritikoa, berdintasuna, gizartean parte hartzea, elkarrizketa eta bake-kultura, gizarte-integrazioa, ekitatea, kontsumismo zentzuduna, ingurumenaren babesa, partekatzea, gehien behar duenari laguntzea, kultura-aniztasuna geureganatzea gure herri-nortasunetik abiatuta, etab.

    Loren Iturriza ArangurenKabia Elkartea
  • Bilakaera

    Oinarri horietatik abiatuta, gure estilo propioa eta urterik urte bere horretan iraun duen antolakuntza-eredua garatu ditugu.

    Aldaketetara egokitu gara eta aintzat hartu ditugu gizartean sortu diren errealitate berriak, noski, gure betidaniko ezaugarriak baztertu gabe ordea.

  • Bokazioa / Boluntariotza

    Konpromisoak, lan-egiturak eta eskubideak gorabehera, komunitateari ZERBITZUA EMATEKO BOKAZIOArekin sortu zen Kabia Elkartea.

    Gaur egun egitura profesionala izan arren, ez ditugu galdu nahi boluntariotzan ditugun erroak.

  • Gure ezaugarriak

    Umiltasuna. Erantzukizuna. Gizartearekiko konpromisoa. Komunitateari zuzendutako zerbitzua. Inplikazioa. Profesionaltasuna. Lanbidea duintzeko eta gizartean dagokion lekua emateko nahia. Etikan oinarritutako jarduna. Jardunbide egokien defentsa. Gardentasuna. Zintzotasuna. Elkartasun-printzipioa, etab.

    Horiexek dira gure ezaugarriak, eta, beti egin dugun moduan, eskuzabalik eskaintzen dizkiegu besteei, inolako ordainik espero gabe.