Historia

  • 20 urte Gizarte-hezitzaile gisa

    KABIA ELKARTEA 1995ean sortu zuten Gizarte-hezkuntzaren, Komunitate-animazioaren eta Astialdiko Hezkuntzaren arloan esperientzia handia zeukaten Gizarte-hezitzaile Profesional batzuek.

    Dena den, elkarte gisa eratu aurretik, Kutxaren Gizarte Ekintzarako lanean aritua zen Kabia, 1988tik, eta horri esker erakunde horrekin lotura ekonomikoa zuten hainbat programa garatu ditugu.

  • KABIA Elkartea
  • Gizartea hezten

    Gazte-elkarteetan aritu eta Boluntariotzan jardun eta gero, profesional hasi ginenetik Haur eta Gazteei zuzendutako Gizarte-hezkuntzako Interbentzio-proiektuetan parte hartu dugu Gizarte-hezitzaile gisa, bai eta Familia eta Komunitate alorrean ere. Era berean, hezkuntzaren gaineko hausnarketan sakonduz joan gara gure hogei urteko ibilbidean zehar.

  • Haurrak eta Gazteak

    Esan bezala, hainbat eratako interbentzioak jorratu ditugu gure ibilbidean zehar, baina gure jarduna Haur eta Gazteei zuzendu zaie batez ere. Hala, Gizarte-hezkuntzaren esparru orokorraren barruan arituta ere, haur eta gazteen behar bereziak aintzat hartuz jorratu ditugu gure proiektu eta programak.

    Gure elkartearen jarduera-eremuetako batzuk hauek izan dira: Haurtxoko eta Gaztelekuak, Ludotekak, Haur eta Gazteentzako Animazio eta Dinamizazio-programak, Nerabeei zuzendutako Gizarte-hezkuntzako Programa Konpentsatzaileak eta Ingurune Irekiko Programak, besteak beste.

  • Proiektuak eta Programak

    Kabia Elkarteak berezko nortasun juridikoa eskuratu zuenetik, gizarte- hezkuntzako Proiektu eta Programak landu ditu eta lantzen jarraitzen du.

    Azken urteotan Gizartehezkuntzaren “merkatu” geroz eta korapilatsu eta beteagoan egonkortzeko gai izan gara, ederki moldatu ere.

    Gaur egun, Gipuzkoako hainbat herritan ari gara lanean, bai antolaketa, bai proiektuak lantzeko eta ulertzeko dugun eredu berezia eskaintzen.