Ihauteriak 2016 Zarauzko Haize-orratz gaztelekuan

Otsailak 6an , Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuak inauteri festa antolatu genuen.

Arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak bitartean bi DJ gazteek (DJ Javi eta DJ Davila) animaturiko mozorro festa egin genuen.

Mozorro lehiaketan “Dinamikoa” kategorian lau taldek parte hartu zuten, “Originalean” 13 taldek, “Taldekoan” 17 taldek eta “Gustukoenan” 12 talde. Irabazleak “Las Pitxis”, “Cisne negro”, #zoo-locura eta “Grease” izan ziren aurretik aipaturiko ordenean.

Festan, herriko nerabeek kolorez eta algaraz beteriko giroa sortu zuten eta hauez gain eskualdeko hainbat gazte hurbildu zen.

Orokorrean, parte hartzea handia izan zen, 300 gazte inguru gerturatu baitziren. Gaztelekuko hezitzaile lantaldeak oso balorazio positiboa egin dugu, nerabeek jai giroan murgiltzeko arazorik ez dutela argi erakutsi baitute. Zarauzko nerabeek, festetan beraien espazioa izatea ikaragarri eskertzen dutela argi dago.

inauteri2016(1)

Deja una respuesta