Udagazte17 Haize-orratz gaztelekuan
Maiatzean 203 nerabek erantzundako galdeketan oinarrituriko programa osatu genuen, Udagazte17, eta esperientzia anitzak eta ederrak bizi genituen aurtengo udan ere. Betiko moduan, ekintza gustukoenak egun pasak izan dira, 81 nerabek parte hartu dutelarik. Uda hontan azpimarratzekoa da zarauztar dj nerabeak proposatu eta Haize-orratz gaztelekuko hezitzaile taldearen laguntzarekin aurrera eramandako Karramarro Fest ekitaldia malekoian. Erantzun oso […]