Tag: haizeorratz gaztelekua

  • Koadrillen Eguna 17 Haize- Orratz Gaztelekua

    Koadrillen Eguna 17 Haize- Orratz Gaztelekua

    Kartela Kodrilla Eguna IMG_20171021_191403520 Urriaren 22an Koadrillen Eguna ospatu genuen Zarautzen. Udaleko Gazteri Sailak urtero aurrera eramaten duen egun osoko ekintza.

    Gaztelekuak, bai egun horretan bai urtean zehar nerabeak komunitatean parte-hartzera bultzatzea du helburu nagusienetako bat. Aurten ere, egun horretan nerabeak disfrutatzeko aukera izatea erraztu genuen eta horretarako Koadrillen gymkana eta Gaztelekuan parte hartzen duten Djekin saio bat antolatu genuen.

    Gymkanan 19 nerabe talde desberdinek hartu zuten parte eta beraien esanetan herrian zehar frogatxoak egiten izugarri ondo pasa zuten. Pare bat orduz gaztetxo taldeek asko disfrutatu zuten kalez kale proba dibertigarriak gainditzen.

    Ekitaldiaren amaiera gisa nerabe Dj-ek plaza osoa dantzan jarri zuten. Nerabe koadrilla bluxa desberdinen koloreak alde batera eta bestera ikusten ziren, oso giro positiboa eta alaian.

    Gaztelekuko hezitzaileek oso sensatsio onarekin bukatu genuen eguna. Nerabeekin batera herri erdian oso arratsalde dibertigarria pasa genuen, eta bide batez nerabeen alde positiboak ikusgai izan ziren komunitatearentzako.

    Hurrengo urteko Koadrillen egunaren zain….

  • Inauteriak 2017 Zarautz

    Inauteriak 2017 Zarautz

    IMG_20170228_145618_747

    Aurten Zarauzko inauterietan berrikuntza moduan, egunari hasiera aproposa emateko txupinazoa eta nerabeentzako zirko tailerrak (Zirkolore) izan genituen. Gainera Lehen txupinazo honetan Haize orratz gaztelekuko hezitzaileak izan gara galtzagorriekin batera, egun koloretsuari hasiera eman diogunak.

    Arratsaldean, Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuan inauteri festa antolatu genuen. Arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak bitartean DJ gazteek (DJ Reduus, DJ Inperial, DJ Davila eta DJ Jokinrezz) animaturiko mozorro festa egin genuen. Hauez gain beste nerabe batzuk lan ezberdinak egin zituzten festa aurrera eraman ahal izateko (aurkezleak, animazioan, prestaketa lanean…)

    Mozorro lehiaketan “Dinamikoa” kategorian hiru taldek parte hartu zuten eszenatokian euren performance-a eginaz , “Taldekoan” 14 taldek eta “Gustukoenan” 12 taldek. Irabazleak “kamehameha”, “Los increibles”, “Rainbow Rain” izan ziren aurretik aipaturiko ordenean. Aurten mozorro originalena Haize orratz Gaztelekuko hezitzaileok erabaki genuen, irabazleak “Novia cadaver” hirukotea izan zirelarik.

    Gauean diskofesta izan genuen Zinema pilotalekuan Oihan Vegaren eskutik. Arratsaldekoa bezala oso arrakastatsua izan zen, herriko nerabeek kolorez eta algaraz beteriko giroa sortu zuten eta hauez gain eskualdeko gazte asko hurbildu zen.

    Orokorrean, parte hartzea handia izan zen, frontoira 500 nerabetik gora gerturatu ziren , bai arratsaldean baita gauean ere, eta goizeko zirku tailerrean ere 30 nerabe inguruk parte hartu zuten. Gaztelekuko hezitzaile lantaldeak oso balorazio positiboa egin dugu, nerabeek jai giroan murgiltzeko arazorik ez dutela argi erakutsi baitute. Zarauzko nerabeek, festetan beraien espazioa izatea ikaragarri eskertzen dutela argi dago.

  • Nerabeen gunea Koadrila egunean Zarautzen

    Nerabeen gunea Koadrila egunean Zarautzen

    Azken urteetan herriko jaietan nerabeentzako denbora eta guneak sortzeko lanean ibili gara haize-orratz gaztelekutik. Koadrila egunean herrian programatutakoan parte hartuaz hasi ginen eta aurtengoan lehen aldiz nerabeen olinpiadak antolatu ditugu goizez; bost talde, 34 gazte, egon ziren lehian giro ederrean.

    Arratsaldez berriz, arrakasta handia izan zuten nerabeen guneko lau puzgarriek eta eguneko momentu gorena gure dj gazteekin etorri zen; Dj Javi lehenik eta Dj Davila jarraian. 19:30etatik 22:30etara bitartean lege zaharren enparantza gainezka egon zen jai giro bizian.

    Mila esker zarauztar nerabeei beste behin jaietan parte-hartzeko eta gozatzeko erakutsitako griñagatik! Datorren urtean gehiago.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

Cookien erabilera

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia ezin hobea izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauen onarpena ematen duzula ulertuko dugu, baita gure cookie politika-rena.

ACEPTAR
Aviso de cookies