Tag: Haize-orratz

  • Udagazte17 Haize-orratz gaztelekuan

    Maiatzean 203 nerabek erantzundako galdeketan oinarrituriko programa osatu genuen, Udagazte17, eta esperientzia anitzak eta ederrak bizi genituen aurtengo udan ere.
    Betiko moduan, ekintza gustukoenak egun pasak izan dira, 81 nerabek parte hartu dutelarik.

    Uda hontan azpimarratzekoa da zarauztar dj nerabeak proposatu eta Haize-orratz gaztelekuko hezitzaile taldearen laguntzarekin aurrera eramandako Karramarro Fest ekitaldia malekoian. Erantzun oso ona izan zuen, 250 nerabetik gora gerturatu ziren festara, eta herriko jaietan honelako ekintzak nahi dituztela esaten ziguten, , euren erara gozatzeko espazio eta denborak.
    Milesker zarauztar familiei gugan jarritako konfidantzagatik eta zorionak zarauztar nerabeei, segi horrela!

    Haize-orratz gaztelekuko hezitzaileak

  • Haize-orratz festa 2017

    Aurten udaberrian egin dugu Haize-orratz festa eguraldi onaren esperoan eta merezi izan du. Apirilak 8an ospatu genuen Munoako karpan. Jaiaren funtsa gazteleku proiektua ikusgarri egitea zen eta honetan lagundu ziguten 21 nerabe eragilek, haiek gabe ez litzateke posible izango.

    Hitz gehiagorik gabe, irudietan ikus genezake bizitakoa:

  • Gazte Gabonak 16-17 Haize-orratz gaztelekuan

    Gazte Gabonak 16-17 Haize-orratz gaztelekuan

    Bukatu berri dugu aurtengo gabonetako programa berezia, eskertu nahi genuke zarauztar familiek gugan jarritako konfidantza, eskaini genituen leku guztiak bete dira proposaturiko irteeretan: 97 Bilboko PIN-erako, 14 urtetik gorako 45 paintball-erako eta 26 Askizura lo egitera joateko. 121 nerabe izan ditugu gurekin esperientzia berriak bizitzen.

    Aurtengoan irteerez gain herrian bertan programazio berezia eskaini nahi izan dugu urte zaharretan kutriloia eta errege ondoren Gabonetako Nerabe Gunea antolatuz. Hauek ere erantzun ona izan dute nerabeen aldetik, 100 nerabe inguru bietan,  eta honek geure lan ildoan jarraitzeko indarrak berritzen dizkigu.

    Ederrak izan dira bizi izan ditugun esperientziak eta gehiagorako prest gaude. Ihauteriei begira jarri gara iada eta iritzi jasoketa bat prestatzen gabiltza hobetzeko proposamen bila, zatozte eta proposatu!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

Cookien erabilera

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia ezin hobea izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauen onarpena ematen duzula ulertuko dugu, baita gure cookie politika-rena.

ACEPTAR
Aviso de cookies