Haurtxokoak eta Gaztelekuak

  • Kontzeptua

    Gure haurtxoko eta gaztelekuak ez dira haur eta gazteen aisialdia betetzera mugatzen diren haurtxoko hutsak.

    Gure iritziz, gizarte-hezkuntzako zentroak behar dituzte haur eta gazte guztiek, edozein egoeratan daudela ere, eta ideia horretatik abiatuta garatzen ditugu gure proiektuak.

    Interbentzioa

    Guretzat, familian eta eskolan egin beharreko interbentzioen parean daude haurtxoko eta gaztelekuetan egiten direnak.

    Gure interbentzioa garatzeko garaian gizarte-hezkuntzako proiektu baten egituratik abiatzen gara, taldea izanik gure ekintzarako unitatea eta ekintza-hausnarketa-ekintza, gure proiektuak garatzeko darabilgun pedagogia.

  • Gaztematika

    Gure ibilbidean ez dugu inoiz bertan goxo egin. Gaztematikako hausnarketa eta egituraketan parte hartzen jarraitzen dugu.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako eta gidatutako prozesu horren bidez haur eta nerabeentzako zerbitzu balioaniztunei eta gazte-informazioko bulegoei lotutako kontzeptu, irizpide, egitura, ereduak eta abar bateratu nahi dira.

Jolas-jarduerez baliatuz gure jarduna eta asmoak eraldatzen joaten gara, parametro pedagogiko, didaktiko eta hezitzaileak aintzat hartuta.

Gure izaera eta nortasuna sekula baztertu gabe eta gure heziketa-eskaintzari lehentasuna emanez, geure laguntza eskaintzen diegun gizarte-egituran modu normalizatuan integratzeko zailtasunik handiena dutenei.

Horretarako, komunitatean errotzen ditugu gure proiektuak, eta modu koordinatuan jarduten dugu pertsonen garapean lagundu dezaketen hezkuntza arloko eragile guztiekin.

1988an Gipuzkoako lehen haurtxokoa ireki genuen, Donostiako Bidebieta auzoan.