Zarautz

  • Koadrillen Eguna 17 Haize- Orratz Gaztelekua

    Urriaren 22an Koadrillen Eguna ospatu genuen Zarautzen. Udaleko Gazteri Sailak urtero aurrera eramaten duen egun osoko ekintza. Gaztelekuak, bai egun horretan bai urtean zehar nerabeak komunitatean parte-hartzera bultzatzea du helburu nagusienetako bat. Aurten ere, egun horretan nerabeak disfrutatzeko aukera izatea erraztu genuen eta horretarako Koadrillen gymkana eta Gaztelekuan parte hartzen duten Djekin saio bat antolatu […]

  • Udagazte17 Haize-orratz gaztelekuan

    Maiatzean 203 nerabek erantzundako galdeketan oinarrituriko programa osatu genuen, Udagazte17, eta esperientzia anitzak eta ederrak bizi genituen aurtengo udan ere. Betiko moduan, ekintza gustukoenak egun pasak izan dira, 81 nerabek parte hartu dutelarik. Uda hontan azpimarratzekoa da zarauztar dj nerabeak proposatu eta Haize-orratz gaztelekuko hezitzaile taldearen laguntzarekin aurrera eramandako Karramarro Fest ekitaldia malekoian. Erantzun oso […]

  • Nerabeak San Pelaiotan 2017

    2017ko San Pelaio jaietan, zarautzen, nerabeei leku berezia eskaini zaie programazioan eta gogoz hartu dute eskainitakoa. Ilusioa, parte hartzeko gogoa eta esker ona ikusi dugu nerabeengan jai hauek eurekin bizi ditugunok. Honelako esperientziek ematen digute indarra nerabeentzat eta nerabeekin lan egiten jarraitzeko. Zorionak zarauztar nerabeak! Hemen gaituzue bidelagun izaten jarraitzeko prest! Zarauzko Haize-orratz gaztelekuko hezitzaile […]

  • Haize-orratz festa 2017

    Aurten udaberrian egin dugu Haize-orratz festa eguraldi onaren esperoan eta merezi izan du. Apirilak 8an ospatu genuen Munoako karpan. Jaiaren funtsa gazteleku proiektua ikusgarri egitea zen eta honetan lagundu ziguten 21 nerabe eragilek, haiek gabe ez litzateke posible izango. Hitz gehiagorik gabe, irudietan ikus genezake bizitakoa:

  • Inauteriak 2017 Zarautz

    Aurten Zarauzko inauterietan berrikuntza moduan, egunari hasiera aproposa emateko txupinazoa eta nerabeentzako zirko tailerrak (Zirkolore) izan genituen. Gainera Lehen txupinazo honetan Haize orratz gaztelekuko hezitzaileak izan gara galtzagorriekin batera, egun koloretsuari hasiera eman diogunak. Arratsaldean, Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuan inauteri festa antolatu genuen. Arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak bitartean DJ gazteek (DJ Reduus, DJ Inperial, DJ Davila […]